Genero Indarkeriaren aurkako Eguna

Genero Indarkeriaren aurkako Eguna

2019/11/25
Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da; Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du eta elkarretaratzera deitu ditu herritarrak.

Ondorengo hau da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira Soraluzeko Udalak kaleratu duen adierazpen instituzionala:

2019ko AZAROAren 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

“EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”

Emakume eta neskatilen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketarik zabalduena, iraunkorrena eta suntsigarriena da gaur egun munduan. Horregatik, azaroaren 25ean, indarkeria mota honen egiturazko izaera berresten dugu eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte aske baten eraketaren aldeko hautua berresten dugu. Izan ere, umiliazioa, jazarpena, kolpeak, bortxa eta erailketa pairatzen dituen emakume bakoitzarekin gainbehera egiten du sistema demokratikoak.

Orohar, indarkeria modu fisikoan, sexualean eta psikologikoan agertzen da eta ondorengoak hartzen ditu bere baitan:

  • Bikotekidearen aurkako indarkeria (indarkeria fisikoa, tratutxar psikologikoa, ezkontideen bortxaketa, feminizidioa).

  • Sexu indarkeria eta jazarpena (bortxaketa, behartutako sexu harremanak, borondatearen aurkako sexu intsinuazioak, haurren aurkako sexu gehiegikeriak, behartutako ezkontzak, kaleko jazarpena, zelata, jazarpen zibernetikoa). 

  • Gizakien salerosketa (esklabutza, sexu eplotazioa).

  • Sexu organoen mutilazoa.

  • Haur-ezkontza.

Emakume eta neskatilen aurkako indarkeriaren ondorio psikologiko kategarriek, bai eta beren ugaltze eta sexu-osasunaren gaineko kalteek, berauen bizitzako etapa guztietan irauten dute. Eta egia bada ere edozein emakumek munduko edozein bazterretan jasan dezakeela genero-indarkeria, emakume eta neskatila batzuk bereziki dira zaurgarriak. Hori da, esaterako, lesbiana, bisexual, transgenero, intersex, migratzaile, errefuxiatu, gutxiengo etniko, HIESdun eta elbarri kolektiboen kasua.

Emakumeen aurkako indarkeria oztopoa da oraindik ere berdintasuna, bakea eta garapena lortzeko bidean. Horregatik, beharrezkoa da indarkeriari aurre egiteko beste modu batzuk praktikan jarriko dituen borondate politiko irmoa. Modu horretan bakarrik lortuko da berdintasunean oinarritutako sexu-indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzea, gizartea bere osotasunean inplikatuko duen ikuspegi integral batekin eta beharrezko aldaketa kultural zein hezkuntza mailakoa ahalbidetuz.

Honengatik guztiagatik, beharrezkoa da ekintzak proposatzea esku-hartzearen alor guztietan: prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean. Halaber ahalduntze-prozesua bultzatu behar da, indarkeria egoera gainditzeko gaitasun eta autonomia.

Tokiko gobernuek biktimei arreta eskaintzeko alorrean aitortuta dugun erantzukizuna eta eskumena gure gain hartzen dugu, gure herri eta hirietan indarkeria matxista jasaten duten emakumeengandik hurbilen gauden erakundeak garelako. Konpromiso politikoak betetzeko lan egin behar dugu, indarkeria mota guztiak desger daitezen.

  • Biktimen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emanez.

  • Erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan, kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan eginez.

  • Tartean sartutako erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak egituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatzeko.

  • Talde feministekin eta tokiko emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan arituta, berdintasun-politikak eta ekintzak diseinatzeko, biktimei eta bizirik atera diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.

Bukatzeko, dei egiten diegu herritar guztiei, gaur, astelehena, azaroak 25, arratsaldeko 7etan, Plaza Berrian egingo den elkarrtaratzean parte har dezaten.