Ingurumen teknikaria kontratatu behar du Udalak

Ingurumen teknikaria kontratatu behar du Udalak

2023/10/20
Sei hilabeterako ingurumen teknikaria kontratatuko du Udalak, lanjardun erdian, LANBIDEk diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren barruan.

Soraluzeko Udalak sei hilabeterako eta lanaldi erdian ingurumen teknikari plaza bat eskaintzen du “Energia berriztagarriak, autokontsumoaren analisia egin eta bultzatzea” proiektua gauzatzeko, LANBIDEk diruz lagundua, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren babesean.

Betebehar espezifikoak:

  • Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
  • Lizentziatura edo graduatua ondorengo espezialitateetan: Biologia, Ingurumen Zientziak, Energia berriztagarriak...
  • EGA Titulua edo baliokidea.
  • Debabarrena bailaran erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan eman dezakete izena, urriaren 28ra arte.