Ingurumen teknikaria behar du Udalak

2018/09/18
Soraluzeko Udalak Ingurumen eta Jasangarritasun Teknikaria kontratatuko du sei hilabetez eta lanaldi partzialarekin, Lanbide-k enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen bitartez.

Udal honek, sei hilabeterako eta lanaldi partzialean, herriko ingurumenarekin, hondakinen kudeaketarekin eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen lanpostu bat eskaintzen du.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

Betebehar espezifikoak:

  • Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
  • Biologian, Ingurugiro Zientzietan edo Baso eta Nekazaritza Ingeniaritzan lizentziatua.
  • EGA Titulua edo baliokidea.
  • Soraluzen erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete irailaren 18tik 28ra arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.