Institutua zaharberritzeko proietua

Institutua zaharberritzeko proietua

2019/03/01
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurten ekingo die Bigarren Hezkuntzako ikastetxea modu integralean zaharberritzeko lanei; ia milioi bat euro inbertituko dira proiektuan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak Soraluzen izan ziren atzo, Soraluze BHI ikastetxea zaharberritzeko proiektuari buruzko zehaztasunak ematen.

Udaleko eta ikastetxeko arduradunekin egin zuten bileran, institutua eraberritzeko lanak urtea amaitu aurretik hasiko direla eman zuten jakitera. Aipatu bileran, Udalaren ordezkariekin batera, Olatz Garamendi, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuetarako Sailburuordea; Polentzi Urkijo, Hezkuntza Saileko Azpiegitura, Baliabide eta Teknologiarako Zuzendaria; eta Soraluze BHI Institutuko Zuzendaria eta Ikasketa Buruak hartu zuten parte.

Atzo esandakoaren arabera, lanak udazkenean hasiko lirateke eta 4 hilabete iraungo lukete.

Lanok ikastetxea guztiz zaharberritzea aurreikusten dute eta 887.963 euroko aurrekontua daukate.

Ondorengoak dira proiektuak bere barnean hartzen dituen lanetako batzuk:

  • Irisgarritasuna bermatzeko igogailua jarri.
  • Eraikineko ate eta leiho guztiak aldatu.
  • Lehenengo solairuko komunak berritu eta egokitu.
  • Argindarraren instalazioa aldatu.
  • Berogailu berriak jarri.
  • Hainbat espazioren berrantolaketa.
  • Eraikak dituen hezetasun arazoak konpondu.
  • Teilatua eta fatxada konpondu.
  • Ikastetxearen barrualdea margotu.
  • Ikastetxearen ondoko frontoia estali.