Institutuko obrak hastera doaz

Institutuko obrak hastera doaz

2020/07/09
Datorren astelehenean hasiko dira Soraluze BHI ikastetxea zaharberritzen; lanek milioi inguruko aurrekontua dute eta aldi baterako aldaketak eragingo dituzte inguruko hainbat espaziotan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak datorren astelehenean emango die hasiera Soraluze BHI ikastetxea zaharberritzeko lanei.

Udalaren eta ikastetxeko arduradunen aspaldiko eskaera da ikastetxea berritzearena eta, denboran atzeratu den arren, batzuk zein besteek pozez hartu dute lanen hasieraren albistea.

Lanok ikastetxea guztiz zaharberritzea aurreikusten dute eta ia milio bat euroko aurrekontua daukate.

Obrak irauten duen bitartean, inguruko hainbat espazio ez dira erabilgarri egongo eta aldaketak egin beharko dira beste batzuetan:

  • Estalitako frontoirako sarbidea itxita egongo da.
  • Materialen joan-etorrirako, libratu egin beharko da frontoiko zabalgunearen zati handi bat eta, ondorioz, ezingo da eliza ondoan kotxerik aparkatu.
  • Elizako malda hasieran hormigoia botako da (obra ostean kentzekoa), malda-aldaketa egokitzeko, kamioiak pasa daitezen.
  • Santa Anatik institutura igotzen diren eskaileren oinean kokatuko dituzte langileentzako kaxetak. Plazatxoan ez direnez sartzen, bi aparkaleku ere beharko dira.

Aipatutako afekzioen zehaztasunak HEMEN ikus daitezke.

Webgune honetan bere garaian iragarri zen moduan, ondorengoak dira proiektuak bere barnean hartzen dituen lanik garrantzitsuenak:

Irisgarritasuna bermatzeko igogailua jarri, Eraikineko ate eta leiho guztiak aldatu, Lehenengo solairuko komunak berritu eta egokitu, Argindarraren instalazioa aldatu, Berogailu berriak jarri, Hainbat espazioren berrantolaketa, Eraikinak dituen hezetasun arazoak konpondu; Teilatua eta fatxada konpondu; Ikastetxearen barrualdea margotu; Ikastetxearen ondoko frontoia estali.