Ion Soberaren argazkiak

Ion Soberaren argazkiak

2020/07/20
Ion Sobera argazkilariak hondamen egoeran dauden lantegien argazkiekin osatutako "Hausnarketarako garaiak" erakusketa ikus daiteke kulturguneko erakusketa-gelan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Jon Sobera (Bilbo, 1977) argazkilariaren erakusketa dago ikusgai uztailaren 24ra arte kulturguneko erakusketa-gelan.

Erakusketak "Hausnarketarako garaia" du izenburu moduan eta hondamen egoeran dauden lantegien argazkiekin dago osatuta, Euskal Herriko zein Europako beste herrialde batzuetako lantegien argazkiekin.

Ion Soberaren lanak hausnarketa eragin nahi du ikuslearengan, herri honen ekonomiaren motore izan diren lantegiek duten balioaz jabetu dadin.

Erakusketa uztailaren 24ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:30; larunbatak, 12:00-13:30.