Irailaren 16a arte dago zabalik Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasturte honetarako izena emateko epea

Irailaren 16a arte dago zabalik Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasturte honetarako izena emateko epea

2022/09/05
Ikastetxeak zortzi hizkuntzatako ikastaroak eskaintzen ditu

 

Hizkuntza Eskola Ofizialak Eibarren duen egoitzak zabalik dauka 2022/2023 ikasturterako izena emateko epea. Izen-ematea irailaren 1ean zabaldu zen eta hilaren 16an, ostirala, 13:00etan, amaituko da.


Hizkuntza Eskolak ondorengo hizkuntzak ikasteko aukera ematen du: Alemana, Errusiera,
Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa, Italiera eta Portugalera.


Plazak mugatuak dira eta baremoaren arabera esleituko dira.
Matrikula on-line burutu behar da, ondorengo webgunean: http://www.euskadi.eus/heo