Irakurleen kluba berriro martxan
Euskarazko irakurleen klubak uztailean ekingo die berriro ere alarma egoeragatik etenda egon diren saioei; Karmele Jaio idazlearen "Aitaren etxea" liburua izango dute berbetagai.
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak sustatuta sortu zen "Euskarazko Irakurleen Kluba" uztailean hasiko da berriro ere bi hilean behin egiten dituen saioak antolatzen.
Alarma egoerak eragindako etenearen ondoren, uztailaren 6an elkartuko dira berriro ere klubean parte hartzen duten kideak, Karmele Jaio idazlearen "Aitaren etxea" liburua komentatzeko.
Esan bezala, kluba bi hilean behin elkartzen da, dagokion hileko lehendabiziko astelehenean, arratsaldeko 7etan, udaletxean.
Jasone Osoro idazle elgoibartarra arduratzen da saioak dinamizatzeaz.
Oraindik bada toki librerik; hortaz, izena eman nahi duenak Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura deitu dezake (943 753 043).