Irakurleen Kluba berriro martxan

Irakurleen Kluba berriro martxan

2021/09/08
Jasone Osoro idazle elgoibartarrak gidatzen duen Euskarazko Irakurleen Klubak urrian ekingo die ikasturte berriko saioei; dagoeneko zabalik dago klubean izena emateko epea.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, udal liburutegiarekin elkarlanean, "Euskarazko Irakurleen Kluba" sortu zuen duela urte batzuk.

Geroztik, eta bi hilean behingo maiztasunez, euskarazko liburu bati buruz berba egiteko elkartzen dira klubeko kideak, saioak dinamizatzeaz arduratzen den Jasone Osoro idazle elgoibartarraren gidaritzapean.

Saioak astelehenetan egiten dira, bi hilean behin, 7etatik 8:15era.

Ikasturte honetan saioetan parte hartu nahi duenak Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura deitu dezake (943 753 043).