Irisgarritasuna bermatzeko eskudel berria instalatuta

Irisgarritasuna bermatzeko eskudel berria instalatuta

2023/02/22
Santa Maria la Real parrokia-elizaren atzealdeko igoera pikoa arintzeko 66 metroko luzerako eskudela ipini du bertan Soraluzeko Udalak; egin diren lanek 2.954,82 euroko inbertsioa eskatu dute.

Herritarren joan etorriak arindu eta oinezkoen irisgarritasuna bermatzeko asmoarekin, eta bertako bizilagunek eskatuta, 66 metroko eskudel bikoitza ipini berri du Udalak frontoia eta Alejandro Calonge auzunea lotzen dituen aldapan.

Iker aldazabal alkateak adierazi duen bezala “ Eliza atzealdean dagoen malda handia kontutan izanda, eta bizilagunen eskariari erantzunez, eskudel berria ipini dugu, oinezkoen joan etorriak arintzeko amoz”.

Lanak Solberg S.L  enpresak burutu ditu eta udalak 2.954,82 eurotako inbertsioa egin du.