Irisgarritasuna bermatzeko lanak amaitu dira Itxaropenan

Irisgarritasuna bermatzeko lanak amaitu dira Itxaropenan

2024/03/26
Itxaropena Jubilatuen Elkartean irisgarritasuna bermatzeko obrak amaitu dira gaur. Bi hilabete iraun dute elkartetik terrazarako irteera irisgarria egiteko helburua izan duten lanek.
Gaur, asteazkena, martxoak 26, irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu dituzte Itxaropena Jubilatuen Elkartean. Elkartetik terrazarako irteera irisgarri egitea izan da lan hauen helburua.
Obrak herriko gremioek egin dituzte eta berauen aurrekontua 49.026,92 eurokoa izan da, BEZa barne.
Lanak amaituta, gaurtik aurrera erabilgarri dago instalatu berri den "igogailua" eta baita ohiko atetik sarbidea ere.