Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak

Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak

2019/05/22
Soraluzeko Udalak 5.367,50 euroko dirulaguntza jaso berri du Eusko Jaurlaritzarengandik udalerriko hainbat gunetan herritarrentzako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko EAEko udalei zuzendutako laguntza-deialdia egiten du urtero.

Iazko deialdiari erantzunez, udalerriko hiru gunetan irisgarritasuna hobetzeko proiektuak aurkeztu zituen Soraluzeko Udalak, 9.735 euroko aurrekontuarekin.

  • Estaziño kaleko jolas-parkeari sarbide irisgarria egitea.
  • Ezozibidearen eta Ezozia auzoaren arteko oinezkoentzako bideko irisgarritasuna hobetzea.
  • Estaziño kaleko autobus geltokiaren eta jolas-parkearen artean dagoen zebra-bidea goratzea, espaloi biak lotuz.

Jaurlaritzak 5.367,50 euroko laguntza eman dio Udalari, 1.500 eurokoa lehendabiziko bi proiektuetarako eta 3.867,50 eurokoa zebra-bidea goratzeko.