![Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/irisgarritasuna-hobetzeko-laguntzak/@@images/image-900-fcc2590a59a3be843e3dcb4aa69af7c4.jpeg)
Irisgarritasuna hobetzeko laguntzak
Soraluzeko Udalak 5.367,50 euroko dirulaguntza jaso berri du Eusko Jaurlaritzarengandik udalerriko hainbat gunetan herritarrentzako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko EAEko udalei zuzendutako laguntza-deialdia egiten du urtero.
Iazko deialdiari erantzunez, udalerriko hiru gunetan irisgarritasuna hobetzeko proiektuak aurkeztu zituen Soraluzeko Udalak, 9.735 euroko aurrekontuarekin.
- Estaziño kaleko jolas-parkeari sarbide irisgarria egitea.
- Ezozibidearen eta Ezozia auzoaren arteko oinezkoentzako bideko irisgarritasuna hobetzea.
- Estaziño kaleko autobus geltokiaren eta jolas-parkearen artean dagoen zebra-bidea goratzea, espaloi biak lotuz.
Jaurlaritzak 5.367,50 euroko laguntza eman dio Udalari, 1.500 eurokoa lehendabiziko bi proiektuetarako eta 3.867,50 eurokoa zebra-bidea goratzeko.