Iturburu pasealekuko lorategia

Iturburu pasealekuko lorategia

2019/05/06
Gaur emango zaie hasiera Iturburu pasealekuan kokatuta dagoen lorategia zaharberritzeko lanei; lorategia txukuntzea da helburua, lore eta landare berriak landatuz eta ingurua hesituz.

Apirilaren 11ko Hirigintza Batzordearen bileran proiektuaren berri eman ondoren, gaur emango zaie hasiera Iturburu pasealekuan kokatuta dagoen lorategia zaharberritzeko lanei.

Lorategia bere osotasunean zaharberrituko da. Gaur egun ortutxoa dagoen gunea handitu egingo da, alboetan landare usaintsuak ipiniz. Gainontzeko lorategi-zati edo parterreetan era desberdinetako landareak ipiniko dira, urte guztian kolore desberdinetako loreak emango dituztenak.

Gunea hesitu egingo da, landatutako lore eta landareak babestuak egon daitezen.

Lanak Zuhaitz Proiektu Naturalak enpresak egingo ditu eta 8.450 euroko kostua izango dute, gehi BEZa.