Itxaropenako taberna aldi baterako itxita

2020/09/15
Itxaropena jubilatuen etxeko taberna itxita dago aldi baterako nahiz eta gainontzeko zerbitzuak zabalik jarraituko duten; Udalak laster hasiko du taberna berriro zabaltzeko prozesua.

Atzoz geroztik, itxita dago Itxaropena jubilatuen etxeko taberna, azken 6 urteetan zerbitzua kudeatu duen pertsonak arrazoi pertsonalengatik utzi egin baitio ardura horri.

Udala lanean ari da dagoeneko zerbitzuaren lizitazio berria ahalik eta lasterren egiteko prestatu beharrekoak prestatzeko.

Pleguak prest daudenean, dagokion publizitatea emango zaie, eta epe bat irekiko da interesa duten eta pleguetan jasotako baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek izena eman ahal izan dezaten.

Udalak jakinarazi du sentitzen dituela taberna-zerbitzua eteteak erabiltzaileei sor diezazkiekeen eragozpenak, eta egoitzako instalazioetan eskaintzen diren gainerako zerbitzuak (ile-apaindegia, etab.) orain arte bezala eskaintzen jarraituko direla adierazi du.