Itxaropenako taberna zabalik

Itxaropenako taberna zabalik

2020/06/08
Zabalik da berriro ere Itxaropena erretriatuen etxeko taberna, goizeko 11etatik arratsaldeko 9ak arteko ordutegiarekin; derrigorrezkoa izango da segurtasun neurriak errespetatzea.

Itxaropena erretiratuen etxeko taberna berriz irekiko dute astelehen honetan, ekainak 8.

Osasun agintari eskudunek eskatuta, martxoaren 12tik itxita egon ondoren, Itxaropena erretiratuen etxeko tabernak ateak irekiko ditu astelehen honetan, ekainaren 8an, 11:00etatik 21:00etara.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremurako trantsizio-prozesuaren 3. fasea kudeatzeko eta aplikatzeko arauak ezartzen dituen ekainaren 7ko 13/2020 Dekretuan aurreikusitakoa kontuan hartuta irekiko da.

Dekretu horretan, ostalaritzako eta jatetxeko establezimenduei eta zerbitzuei dagokienez, honako hau ezartzen da:

3. artikulua. 3. puntua: ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako, elkarte gastronomikoetako eta hotel eta ostatu turistikoetako gune komunetako establezimenduak eta zerbitzuak: edukiera-muga kentzen da, baldin eta mahaien edo, hala badagokio, mahaien elkartzeen arteko 2 metroko distantzia fisikoa bermatzen bada. Barrura sartu eta barra-zerbitzua eman daiteke, bezeroen edo bezero-taldeen artean 2 metroko distantzia fisikoarekin.

Udaletik aprobetxatzen dugu herritarrei gogorarazteko koronabirusa ez dela desagertu, hor jarraitzen duela eta erne egon behar dugula kutsatzeari aurrea hartzeko neurriekin, berriro ez sortzeko. Erantzukizun indibiduala ezinbestekoa da oraindik.

Hori dela eta:

  • Eutsi diezaiogun bi metroko segurtasun-tarteari gure etxe berean bizi ez den ororekin.
  • Erabil dezagun maskara distantzia hori mantendu ezin dugunean. Beti espazio publiko itxietan, hala nola supermerkatuetan. Eta, gogora dezagun, maskara besteak babesteko eramaten dugu, eta neurri txikiagoan geure burua babesteko.
  • Garbitu eskuak maiz eta zehatz 20 segundoz gutxienez.
  • Espazio publikoetan edo komunetan ohiko kontaktua duten gainazalak ez ukitzea, hala nola botoiak edo igogailuaren baranda.
  • Zaindu ditzagun neurri horiek arrisku-kolektiboekin:

- 60 urtetik gorakoak

- Hipertentsio arteriala diagnostikatu zaien pertsonak

- Diabeteak

- Gaixotasun kardiobaskularrak

- Biriketako gaixotasun kronikoak

- Minbizia

- Immunoeskasiak

- Haurdunak