Kirol Eguna bertan behera

Kirol Eguna bertan behera

2019/05/17
Larunbat honetan egitekoa zen Kirol Egunaren V. edizioa bertan behera utzi dute antolatzaileek kontrako eguraldi-iragarpenak eraginda; segurtasuna bermatzea izan da arrazoi nagusia.

Udaleko Kirol Batzordeak larunbat honetarako, maiatzak 18, iragarrita zuen V. Kirol Eguna bertan behera gelditu da, eguraldi txarra dagoelako iragarrita.

Hiru dira iragarrita zeuden eta bertan behera geratu diren kirol-ekintzak: Piraguismoa, patin-hockeya eta zumba.

Parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea izan da ekintzak bertan behera uzteko antolatzaileek izan duten arrazoi nagusia.

  • Ibaia hazita etorriko dela aurreikusten da, eta bertan piraguak sartzea arriskutsua gerta liteke.
  • Patin-hockeyan lurzoru bustian ibiltzeak min hartzeko arriskua dakar.