IV. Kirol Eguna

2018/05/25
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Kirol Egunaren laugarren edizioa ospatuko da bihar, larunbata, egun osoan zehar herriko hainbat gunetan; erdigunea itxi egingo da ibilgailuentzat.

Alkarrekin Soraluze Eginez prozesuan baitan lanean diharduen Kirol Batzordeak IV. Kirol Eguna antolatu du larunbat honetan, maiatzak 26, goizeko 10:30etik aurrera.

Ekintzok modu egokian burutu ahal izateko, erdigunea ibilgailuentzako itxita egongo da goizeko 10:30az geroztik eta Zubi Nagusian ezingo da aparkatu.

Hauxe da antolatzaileek prestatu duten egitaraua:

Egitaraua

10:30-13:30; Piraguismoa, ibaian.

11:00-14:00; Arku tiroa, Plaza Zaharrean.

11:00-14:00; Oreka tailerra, Plaza Zaharrean.

11:00-14:00; Rapela, Erregetxean.

12:30-14:00; Zumba, Zubi Nagusian.

19:00; Raketisten partidua, Arane kiroldegian.

Argazkia: Plaentxia.eus