Ivan Araujo Oreka Art Galery-an
Oreka Art-en sustatzaile Alberto Ramirez eta Ivan Araujo, Oreka Art galerian.

Ivan Araujo Oreka Art Galery-an

2022/10/10
Azaroaren 2ra arte dago ikusgai Gabolats kaleko Oreka Art galerian Ivan Araujoren (Madril) margolanen erakusketa.

Joan den urriaren 7tik ikusgai dago Ivan Araujoren, Cosmogonias margolan eta eskulturen erakusketa Oreka Art galerian.
Azaroaren 2 arte bisitatu ahalko da astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara Oreka Art aretoan.
Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210877 telefono zenbakira deituta.