Haurreskolako izen-emate aldia
Gaur hasi eta maiatzaren 11ra arte eskatu ahal izango dute plaza datorren ikasturtean herriko haurreskolan matrikulatu nahi duten 2015 eta 2016 urteetan jaiotako haurren gurasoek.
2015 eta 2016 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eskatu dezakete maiatzaren 2tik 11ra bitartean.
Maiatzeko izen-ematea datorren ikasturteko irailean, urrian eta azaroan haurreskolan hasi nahi duten haurren familiei dago zuzenduta.
Informazioa jasotzeko Soraluzeko haurreskolara deitu daiteke: 943 751 332, edota Hurreskolak Partzuergoak argitaratutako triptikoa kontsultatu.