Izotz pistaren inaugurazioa

Izotz pistaren inaugurazioa

2019/12/19
Bihar arratsaldean zabalduko da lehen aldiz Bizikale Merkatarien Elkarteak Plaza Zaharrean instalatu duen izotz-pista; urtarrilaren 5a bitartean egongo da zabalik, goiz eta arratsaldez.

Bizikale Merkatarien Elkarteak izotz-pista jarri du aurten Plaza Zaharrean, azken urteetan instalatu izan dituen zaldiko-maldikoaren eta ohe elastikoen ordez.

Izotz-pistak 10x20 metro ditu eta ikusmin handia sortu du herriko haurren artean.

Bihar, ostirala, arratsaldeko 6etan zabalduko da pista lehen aldiz eta urtarrilaren 5a arte egongo da zabalik.

Bertan ibili ahal izateko txartelak 3 euroan erosi ahal izango dira.

Hau da izotz-pistaren ordutegia:

  • Goizez: 11:00etatik 14:00etara.
  • Arratsaldez: 17:0etatik 21:00etara.