J.R. Elorza elgoibartarraren erakusketa inauguratu du Oreka Art galeriak

J.R. Elorza elgoibartarraren erakusketa inauguratu du Oreka Art galeriak

2023/03/08
"Ikuspegiak" izenburupean erakusketa inauguratu zuen ostiralean Soraluzeko Oreka Art galeriak; J.R. Elorza artista elgoibartarraren margolan eta eskulturak ikus daitezke.

"Ikuspuntuak" izeneko erakusketa dago ikusgai joan den ostiralaz geroztik eta hilaren 28ra arte Soraluzeko Oreka Art galerian.

Egun Deban bizi den J.R. Elorza artista elgoibartarraren hogeita hamar lan inguru ikus daitezke bertan, pinturak zein eskulturak.

Artistak berak adierazi duen moduan, "Sinpletik konplexura egiten dut lan, ideia sinple batekin hasten naiz, marra batekin adibidez, eta hori doa konplejizatzen. Dakit nola hasten naizen, baina ez dakit nola bukatu behar dudan".

Erakusketa ostiral iluntzean inauguratu zen, galeria jendez lepo zegoela,  eta hilaren 28ra arte izango da zabalik, astegunetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean.