Jabetze Eskolak batzarra egingo du datorren asteartean

Jabetze Eskolak batzarra egingo du datorren asteartean

2024/01/10
Elkartzeko, ikasteko, hausnartzeko eta prestatzeko gunea sortu nahi da, ikastaro, zerbitzu eta tailerren bidez emakumeen ahalduntzea sustatzeko; urtarrilaren 16an, 18:00etan, da hitzordua.

Soraluzeko Udaleko Berdintasun Batzordeak herritarrak elkartzeko, ikasteko, hausnartzeko eta prestatzeko gune bat sortu nahi du, ikastaro eta tailerren bidez emakumeen ahalduntzea bultzatzeko helburuarekin.

Jabetze Eskola honi forma emateko hainbat bilera egin izan dira orain arte, eta prozesuarekin jarraitze aldera, hurrengo asteko urtarrilaren 16an (asteartea), 18.00etan, Kalebarren 8an, beste bilera bat egingo da, guztion artean Soraluzen izan nahi dugun jabetze-eskola eraikitzen jarraitzeko.

Berdintasun eta Aniztasuna Batzordeak Soraluzeko emakumeak animatu nahi ditu aipatutako bileran parte har dezaten.

Zaintza-zerbitzua beharko balu norbaitek: 943 75 30 43 deitu // udala@soraluze.eus emaila idaztea eskatzen zaio.

Bilera elebietan izango da.