Igandean, bertso jaialdia

Igandean, bertso jaialdia

2021/07/22
Bertso jaialdia antolatu du herriko bertsozale taldeak, Udaleko Kultura Batzordearen laguntzarekin, Santiago egunerako; egungo 4 bertsolari onenetarikoek abestuko dute.

Herriko bertsozale taldeak, Udalak lagunduta, bertso-jaialdi ederra antolatu du igande honetarako, uztaileko kultur programazioaren barruan.

Bertso jaialdia Santiago egunez antolatzen da iaztik, ordura arte udazkenean antolatzen baitzen.

Ondorengo 4 bertsolari hauek arituko dira katuan, Idoia Anzorandia gai-jartzailearen aginduetara:

- Maialen Lujanbio.

- Andoni Egaña.

- Miren Amuriza.

- Amets Arzallus.

Jaialdia arratsaldeko 7:30ean hasiko da eta sarrerak aurrez eskuratu ahal izango dira, "Iratxo" gozo-dendan, 5 euroan.