Jaietako herri bazkaria

Jaietako herri bazkaria

2019/07/17
Salgai daude dagoeneko aurtengo Santa Ana jaien egitarauaren barruan Udalak antolatu duen herri bazkarirako txartelak; Iratxo gozodendan eskuratu daitezke 8 eta 12 euroan.

Soraluzeko Udalak herriko jaietan antolatu ohi duen herri bazkaria uztailaren 25ean egingo da aurten, larunbatarekin, arratsalde 3retan.

Bazkarirako txartelak Iratxo gozodendan daude salgai, ondorengo prezioekin:

  • Helduak: 12 euro.
  • Jubilatu, langabetu, ikasle eta haurrak: 8 euro.

Bazkaria, urtero moduan, Ermuko Bizibiña Elkarteko kideek prestatuko dute eta irabaziak gaixotasun arraroen ikerketara bideratuko dira.

Bazkaria zerbitzatzeaz, berriz, institutoko ikasbidaia prestatzen diharduen taldea arduratuko da, bidairako xoxak lortzeko helburuarekin. Talde honek, iaz bezala, bingoa antolatuko du bazkalostean.

Hauxe da aurtengo menua:

  • Entsalada.
  • Morunoa.
  • Paella.
  • Postrea.
  • Kafea.
  • Kopa