Kartel Lehiaketako irabazleak

Kartel Lehiaketako irabazleak

2018/07/03
Kultura Batzordeak antolatzen duen lehiaketa irabazi ondoren, Ander Azkonaren kartelak ilustratuko du jaietako programa; Uxue Esnaolak ere lehendabiziko saria lortu du bere mailan.

Jaietako Kartel Lehiaketaren aurtengo edizioari dagozkion sariak banatu ziren joan den ekainaren 15ean kiroldegiko erakusketa-gelan egindako ekitaldian.

Lehiaketa 12 urtez azpiko neska-mutikoei zuzenduta dago eta aurtengora 150 lan inguru aurkeztu dira.

Ikastetxeetako eta Udaleko ordezkariek osatutako epaimahaiaren iritziz, hauek izan dira aurtengo saridunak:

"A" maila:

1. saria: Uxue Esnaola.

2. saria: Latif Ur.

3. saria: Malen Ugalde.

"B" maila:

1. saria: Ander Azkona.

2. saria: María Hernández.

3. saria: Alba Rico.

(*) Izenaren gainean sakatuz saridun bakoitzak egindako marrazkia ikus daiteke,

Saritutako kartelak jaietako egitarauan argitaratuko dira.

Jai-egitarauaren azala Ander Azkonaren kartelak jantziko du, gainontzekoak barrualdean argitaratuko dira.