Jaietako kartelen erakusketa

Jaietako kartelen erakusketa

2018/06/11
Gaur zabaltzen da Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren marrazkien erakusketa; sariak ostiralean banatuko dira, arratsaldeko 7etan.

Gaur arratsaldeko 7etan zabaltzen da, eta ostiralera arte dago zabalik, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo ediziora aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.

Lehiaketan lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek hartu dute parte, 3. mailatik 6. mailara artekoak.

Saritutako kartelak jaietako egitarauan argitaratuko dira.

Ordutegia

  • Astelehenetik ostiralera: 19:00etatik 20:30era.

Sari banaketa

Sari banaketa ekitaldia ostiralean egingo da, arratsaldeko 7etan, erakusketa-aretoan.

Sariak

"A" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria. 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari -txekea.

"B" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txekea.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txekea.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txekea.

 Parte-hartzaile guztiek opari jasoko dute.