Javier Ariznabarreta artistaren lanak ikusgai, bihartik aurrera
JavierAriznabarreta

Javier Ariznabarreta artistaren lanak ikusgai, bihartik aurrera

2024/02/15
Ariznabarreta margolari soraluzetarraren "Bizitza" artelan bilduma ikusgai izango da otsailaren 16tik 29ra bitarte erakusketa-gelan.

Javier Ariznabarreta soraluzetarrak hogeita bi koadroko bilduma osatu du animalien bizitza eta naturaren prozesuak ardatz hartuta.

Erretiroa hartu ostean, duela sei urte, heldu zion Ariznabarretak betidanik helburu izan zituen bi jarduerei: pinturari eta musikari. "Bizitza" bilduma ondu du garai horretan, autodidakta gisa. Zazpi bildumatan antolatuta daude garatu duen proiektuko obrak: natura, begirada espaziotik, tradizioa, naturan bizirautea, emakumea, lau elementu eta turismo-ikonoak.

Erakusketa barixakutik aurrera

Kiroldegiko erakusketa-gelan egongo da ikusgai otsailaren 16tik 29ra bitarte, ordutegi honetan:

  • Astelehenetik barixakura 18:30 - 20:00
  • Zapatutan 12:00 - 13:30