jendartEKIN proiektuaren 2026-2027 ikasturtea martxan da berriz ere eta izena eman daiteke dagoeneko
jendartEKIN proiektua bizialdi osoko ikaskuntza jarduteko ideian eta berdinen arteko formazioan oinarritzen da. Parte hartzeko bideak bultzatzea eta ezagutza, kultura, balioak, gaurkotasuneko gaiak eta abar eskuratzea eta transmititzea ditu helburu, betiere belaunaldi arteko harremanak sustatuz.
55 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, haien esperientzia eta ezagutza trukea errazteko. Nolanahi ere, parte hartzeko interesa duen orori irekia dago.
Ikasturte berria iraila amaieran hasiko da
Ikasturtea iraila amaieran hasiko da, hilaren 30ean, hain zuzen ere, hitzaldi batekin. Normalean, eguazten goizetan izango dira jarduerak, hamabostero, 10:00etatik 12:30etara; hala ere, asteko egunari dagokionez, aldaketak egon daitezke, antolaketa premiek horrela eskatzen dutenean.
Udazkeneko lehen eskaintza multzoa programatu dute antolatzaileek dagoeneko: iraila amaieratik abendura bitarteko formazio eta hitzaldiak. Programazioa osatze bidean dago, beraz, aldaketak izan ditzake eta jarduera gehiago txertatu ere bai.
Ikasturtean zehar askotariko jarduerak egingo dira: hitzaldiak, irteerak eta beste eragile batzuekin batera elkarreraginean egindako ekintzak, besteak beste. Gainera, aurreko horien osagarria izango den proiektuarekin jarraituko du lantaldeak: Teknologia berriak erabiltzeko lankidetza-tailerra.

Izen-ematea eta kuota
2026-2027 ikasturtean jendartEKIN proiektuan parte hartu nahi duten pertsonek 50€ko kuota ordaindu eta izen-emate orria bete beharko dute irailaren 17tik 25era bitarte. Ordainketa egiteko kontu-korronte zenbakia izen-emate orria betetzean jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.
Egitasmoak plaza-kopuru mugatua dauka, 35 lagun, izen-emate ordenari jarraituta. Izena ematean, asistentzia konpromisoa eskatzen da, maiztasun batez behintzat.
Izena emateko bi bide egongo dira:
- Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
- Aurrez aurre, udal bulegoetan astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.