jendartEKIN proiektuaren baitan, "Energia trantsiziorik eza" hitzaldi irekia egingo da bihar, martitzena, gazteleraz
jendartEKIN proiektuko egitarauaren baitan, hitzaldi ireki bat antolatu da, gazteleraz, martxorako: Energia trantsizio eza, Itxaro Latasa EHUko Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko departamentuko irakaslearen eskutik. Datozen aste eta hilabeteetarako programazioa ere lantzen dihardute taldekideek.
Energia trantsizioa jomugan
Itxaro Latasa EHUko ikertzaileak urteak daramatza trantsizio energetikoari loturiko gaiak jorratzen. Lurralde-antolamenduaren ikuspegitik begiratzen dio auziari, baina jasangarritasuna eta herritarren parte-hartzea izan ditu beti ardatz. Energia berriztagarrien inguruan sortzen diren gatazken oinarrian lurralde-planifikazioren gabezia ikusten du, energia-enpresa handiek hartzen baitituzte erabakiak, herritarren ahotsa bazterrean utzita.
Parte-hartzaileak: irekia

Hurrengo asteetarako programazioa fintzen
JendartEKINeko kideek dagoeneko egin dituzte zenbait ekintza martxoan; ikasturte guztian zehar lantzen diharduten teknologiari buruzko tailer praktikoa Niko Morilloren eskutik eta Soraluze BHIrekin elkarlanean, DBH 1eko ikasleen Historiaurreko museora bisita, besteak beste. Teknologiari buruzko tailer praktikoak, ohiko moduan, beste saio bat izango du martxoaren 25ean, taldekideentzako.
Horretaz gain, martxoaren 18an, eguaztena Soraluzeko bilakaera historikoari buruzko ibilaldi gidatuaren jarraipena egingo da Ramon Leturiondoren eskutik. Ibilaldi hau, JendartEKINeko partaideentzat izango da eta 2025eko martxoan egindako ibilbidea osatzera dator.
Taldekideak apirileko programazioa fintzen ari dira dagoeneko eta tartean, argazkilaritzari buruzko tailer praktiko bat eta ibilaldi bat antolatzen dihardute.