Jendetsua izango da aurten ere haurrentzako dantza erakustaldia
Argazkia:plaentxia.eus

Jendetsua izango da aurten ere haurrentzako dantza erakustaldia

2024/02/13
Sei taldek eta 99 haurrek hartuko dute parte gaur arratsaldean, kiroldegian, aratosteetako egitarauaren barruan antolatutako dantza erakustaldian.

Udaleko Kultura Batzordean antolatutako aratosteetako egitarauaren baitan, urteroko hitzordu kuttuna izaten da haurrei zuzendutako dantza edo koreografia erakustaldia. Gaur, otsailak 13, arratsaldeko 5etatik aurrera hasiko da kiroldegiko frontoian.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko 99 neska-mutilek hartuko dute parte, ikasmaila bakoitzeko talde banak:

  • Los Rumberos
  • Rokero bihurriak.
  • Betirako lagunak
  • Soraluzeko Hawaianuak.
  • Total Flow
  • Mini Minios

Parte hartzen duen talde bakoitzak 50 euroko txartel bana jasoko du, dieta modura eta horretaz gain, haur guztiek opari bana jasoko dute.

Dantza erakustaldiaren ostean, aratosteetako ospakizunek herrigunean izango dute jarraipena.