"Joker" pelikularen proiekzioa

2020/02/26
Joaquin Phoenix protagonista duen "Joker" film entzutetsua proiektatuko da bihar iluntzeko 9etan Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan; sari ugari jaso ditu filmak.

Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, Todd Phillips zuzendariaren "Joker" filma proiektatuko da bihar, otsailak 27,  iluntzeko 9etan Antzokian.

Sari ugari jaso ditu filmak, Veneziako Zinemaldiko "Urrezko lehoia" besteak beste.

Joaquin Phoenix aktore ezaguna da filmeko protagonista; Oscar saria jaso berri du pelikula honetan egindako lanarengatik.

Zuzendaria: Todd Phillips

Aktoreak: Joaquin Phoenix, Robert de Niro, Zazie Beetz...

Iraupena: 121 minutu.

Generoa: 'Thriller'-a, drama.

Herrialdea: EEUU.

Urtea: 2019.

Filmari buruzko informazio gehiago HEMEN.