Jon Errazuren margolanak

Jon Errazuren margolanak

2022/04/04
Bartzelonan bizi den Jon Errazu soraluzetarraren margolanekin osatutako "Paisaiak" izeneko erakusketa ikus daiteke Gabolats kaleko Oreka Art galerian apirilaren 1etik 29ra.

Oreka Art galeriak antolatuta, Jon Errazu margolari soraluzetarraren erakusketa dago ikusgai apirilaren 29ra arte Gabolats kaleko erakusketa-aretoan.

Erakusketak "Paisaiak" du izenburu moduan eta Errazuk azken urteotan egindako dozenatik gora margolanek osatzen dute.

Paisaiak osatzen dituzten tinta txinatarrak dira, 2018-2020 urteetako 'Black Mountains' seriearen bilakaeraren emaitza.

"Paisaiak", alde batetik, 'Black Mountains' en bilakaera da eta, bestetik, Wang Wei eta Pei Di poeta txinatarren 'Wang ibaiko poemak' liburuaren irakurketaren isla. Poema-liburu honetan, erretiro-posizio batetik, poetek hogei lekuren zerrenda egiten dute; Wang ibaiaren haranean zehar dauden hogei puntuak, poema bakoitzaren izenburu izateko balio dietenak.

Erakusketa apirilaren 29ra arte dago zabalik, Gabolats kalea, 19 zenbakian, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:00.

Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210 877 telefono zenbakira deituta.