"Jone, batzuetan" filmaren proiekzioa barixaku honetan, udako zinema zikloaren baitan

"Jone, batzuetan" filmaren proiekzioa barixaku honetan, udako zinema zikloaren baitan

2026/06/18
"Jone, batzuetan" filma ikusi ahal izango da barixakuan, iluntzeko 22:00etan, gazte nahiz helduentzako, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako aire zabaleko zinema zikloaren baitan. Aurretik, haurretzako film laburren saio txiki bat ere egingo da.

Udako aire zabaleko zinema zikloa antolatu du aurten ere Udaleko Kultura Batzordeak Aisialdia Elkarrekin lan taldearekin batera, uda hasierako barixakuetan zinemaz gozatu ahal izateko herrian bertan. Iaz proposamena nerabeen kontseilura ekarri zuten herriko gaztetxoenek, zinema aire librean gozatzeko helburuarekin. Emankizunak Plaza Zaharrean izango dira eguraldi ona eginez gero; euria bada, ostera, frontoi zaharrean egingo da proiekzioa.

Barixaku honetan, ekainaren 19an, gaueko 22:00etan, estreinatuko da aurtengo zinema zikloa, eta Jone, batzuetan filma izango da ikusgai.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta Marta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da, Olgarekin.

Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda. Maitasunaren eta bakarrik geratzeko beldurraren arteko sentipenak zeharkatuko dituelarik.

Zuzendaria: Sara Fantova Barrena
Herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2025
Iraupena: 80 min.
Hizkuntza: euskara (gaztenaliazko azpitituluekin)
Gomendatutako adina: 12 urtetik aurrera
Trailerra: Jone, batzuetan