J. M. Arruabarrenaren margolanak

J. M. Arruabarrenaren margolanak

2021/09/09
Juan Manuel Arruabarrena soraluzetarraren margolanekin osatutako "Diálogos íntimos" izeneko erakusketa ikus daiteke Gabolats kaleko Oreka Art Gallery-n irailaren 3tik 29ra.

Oreka Art Gallery Consulting erakundeak antolatuta, Juan Manuel Arruabarrena margolari soraluzetarraren erakusketa dago ikusgai irailaren 29ra arte Gabolats kaleko Oreka Art galerian.

Erakusketak "Momentos íntimos" du izenburu moduan eta Arruabarrenak azken urteotan egindako dozena inguru margolanek osatzen dute.

Erakusketa irailaren 29ra arte dago zabalik, Gabolats kalea, 19 zenbakian, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:00.

Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210 877 telefono zenbakira deituta.