Jubilatu elkartearen gabonetako loteriari buruzko oharra

Jubilatu elkartearen gabonetako loteriari buruzko oharra

2023/12/15
Itxaropena Jubilatuen Elkarteko zuzendaritza batzordeak oharra kaleratu du, elkarteak Gabonetako loteriaren zozketan jokatzen duen zenbakiari buruzko argibideak emateko.

Itxaropena Jubilatuen Elkarteko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du elkarteko bazkideek aurten Gabonetako loteriaren zozeketan jokatzen duten zenbakia 19.512 dela eta ez, akats bategatik kobraketa-oharrean adierazi zen 19.152 zenbakia.

Halaber, adierazi du aipatutako zenbakia (19.512) Soraluzeko 1. Loteria Administrazioan dagoela gordailututa.