Jubilatue etxeko komunak berritzeko eta irisgarritasuna bermatzeko lanak hasi dira

2022/07/12
Lanak irailaren erdialdera arte luzatuko dira eta Itxaropena jendearentzat itxita egongo da obrek irauten duten bitartean

Soraluzeko Udala astelehenean hasi zen Itxaropena jubilatuen etxeko komunak berritu eta irisgarritasunez hornitzeko obrekin. Iker Aldazabal alkatea eta Patricia Borinaga Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio buruak obrak nola hasten ziren ikustera joan ziren, eta Borinagak nabarmendu zuen bezala, hobekuntza-lan horiek irailaren erdialdera arte luzatuko dira, eta bitarte horretan erretiratuen etxea itxita egongo da jendearentzat. Udaleko arduradunek pazientzia eskatu zieten herritarrei lan horiek irauten duten bitartean, obra horiei esker irisgarritasuna bermatuko baita eta hobekuntza nabarmena izango da.

Berritzearen aurrekontua, guztira, 28.095 eurokoa da (BEZa barne), eta obraz arduratuko diren enpresak ondokoak dira: iturgintza, Fogasler S.L (7.590 euro); igeltserotza, San Jose igeltserotza (16.686 euro); elektrizitatea, Electricidad Laibi S.L (2.130 euro) eta zurgintza, Urkiaga Aroztegia (1.689 euro). Espazioaren banaketa berriaren planoa HEMEN kontsulta daiteke.

Alkateak ostiralean aurreratu zuen bezala, obra garrantzitsu hori Soraluze Bizi 2030 ekintza-planean sartuta dago, eta, zehazki, udalerriari beharrezko irisgarritasuna ematea helburu duen atalean.