Jubilatuen etxeko taberna-zerbitzua
Udalak 15 egunez luzatu du Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea ; lau urterako kontratua da, hamar urtera arte luzatu litekeena.
Soraluzeko Udalak joan den irailaren 21ean atera zuen enkantera Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua.
Proposamenak aurkezteko epea amaituta, inor aurkeztu ez denez, berau beste 15 egunez luzatzea erabaki da.
Proposamenak aurkezteko epe berria azaroaren 13an amaituko da, ostirala.
Ondorengo alderdiak dira zerbitzua esleitzeko orduan kontuan hartuko direnak.
- Eskaintza ekonomikoa.
- Lan-esperientzia.
- Familia-zamak.
- Zerbitzua hoetzeko proposamanak.
- Euskara ezagutza, B1 maila.
Pleguak HEMEN kontsulta daitezke eta edozein zalantzatarako 943753043 telefono-zenbakira dei daiteke.