Jubilatueneko taberna-zerbitzua enkantera
Udalak enkantera atera du Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua; lau urterako kontratua da, hamar urtera arte luzatu litekeena; 15 egun daude proposamenak aurkezteko.
Soraluzeko Udalak joan den irailaren 21ean onartu zituen Itxaropena Jubilatuen Etxeko taberna-zerbitzua enkante edo lizitaziora ateratzeko pleguak.
Pleguon helburua, esan bezala, Soraluzeko Etxaburueta kaleko 5. zenbakian dagoen Jubilatuen Etxeko taberna zerbitzua esleitzea da.
Lau urterako esleipena da, urtez-urte 10 urtera arte luza daitekeena.
Proposamenak aurkezteko epea 15 egunekoa da eta ondorengo alderdiak dira zerbitzua esleitzeko kontuan hartuko direnak.
- Eskaintza ekonomikoa.
- Lan-esperientzia.
- Familia-zamak.
- Zerbitzua hoetzeko proposamanak.
- Euskara ezagutza, B1 maila.
Pleguak HEMEN kontsulta daitezke eta edozein zalantzatarako 943753043 telefono-zenbakira dei daiteke.