Kalean da Udal Aldizkaria
Soraluzeko Udalak aldizkaria banatuko du gaur herriko buzoietan; amaitzera dihoan 2015-2019 legegintzaldiaren balantzea egitea da aldizkaria argitaratzearen helburua.
Soraluzeko Udalak, aurreko legegintzaldi amaieran egin zen moduan, 2015-2019 legegintzaldiaren balantzea egiten duen aldizkaria heleraziko du gaur udalerriko buzoietara.
Aipatu aldizkarian, azken 4 urteetan udalerrian aurrera eraman diren proiektuen arloz-arloko errepasoa egiten da.
Horretaz gainera, udalbatza osatzen duten alderdien legegintzaldiko balorazioa ere jasotzen du aldizkariak.
Udalak Pil-pilean Komunikazio Zerbitzuak enpresaren zerbitzuak kontratatu ditu aldizkaria prestatzeko; inprimaketa-lanak, berriz, Gertu Koop. enpresak egin ditu. Aldizkariaren 2.000 ale argitaratu dira.
Aldizkaria ikusteko sakatu HEMEN.