Kantu-liburuska berriak

Kantu-liburuska berriak

2020/01/30
Soraluzeko Udaleko Osasun, Gzarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak finantzatuta, 100 kantu-liburuska argitaratu ditu "Plazentzia Kantuan" herri-ekimenak.

Iazko urtean herrian sortu zen "Plazentzia kantuan" ekimenaren antolatzaileek kantu-liburuska prestatu eta argitaratu dute.

Lehen argitalpen honetan liburuaren 100 ale egin dira, Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazioaren Sailak ordaindu duelarik beraien argitalpena, 980 euroko inbertsioa eginez.

Guztira 60 abesti jasotzen ditu liburuak, 30 euskaraz eta 30 gaztelaniaz; abesti ezagunak dira guztiak, Plaentxian betidanik abestu direnak. 

Liburuak Iratxo gozo-dendan egin dituzte eta bertan daude salgai, 3 euroan.

"Plazentzia kantuan" ekimena 2018. urtearen amaieran "Itxaropena" Jubilatuen Etxeko bazkide talde batek sortutakoa da. Hasiera batean taldeak 25 kide inguru zituen; gaur egun, ordea, ekimena abian jarri eta urtebete eskasera, 60 pertsona inguru elkartzen dira astelehenero elkartearen egoitzan entsaiatzeko eta noizean behin Soraluzeko kaleetan kantatzera irteteko.