"Keixeta"-ren margolan eta zeramikak

"Keixeta"-ren margolan eta zeramikak

2021/12/22
Txiki Agirreren margolan eta zeremikekin osatutako "Konfinatuak" izeneko erakusketa ikus daiteke Gabolats kaleko Oreka Art Gallery-n hurrengo urtarrilaren 14ra arte.

Oreka Art Gallery-k antolatuta, Txiki Agirre ("Keixeta") margolari eta zeramistaren erakusketa dago ikusgai urtarrilaren 14ra arte Gabolats kaleko Oreka Art galerian.

Erakusketak "Konfinatuak" du izenburu moduan eta Keixetak azken urteotan egindako hainbat margolan eta zeramikek osatzen dute.

Erakusketa urtarrilaren 14ra arte dago zabalik, Gabolats kalea, 19 zenbakian, ondorengo ordutegiarekin: Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:00.

Bisitak beste ordutegi batean hitzartzeko aukera ere badago, aurrez 648 210 877 telefono zenbakira deituta.