Kirol elkarteentzako biltegi berriak

Kirol elkarteentzako biltegi berriak

2023/05/19
Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak biltegi berriak eraiki ditu Ezoziko futbol zelaiko harmailen azpialdean, herriko kirol elkarteek egindako eskaerari erantzunez.

Soraluze Futbol Taldeak eta Soragazteak Rugby Elkarteak kirol materiala gordetzeko zuten espazio faltari konponbidea emate aldera, biltegi berriak egin edo prestatu ditu Udalak Ezoziko futbol zelaian.

Biltegiak eraikitzeko harmailen atzealdea aprobetxatu da, bertan pareta egin eta ateak jarrita.

Biltegi hauek udal-brigadak erabiltzen duen tresneria eta materiala gordetzeko ere erabiliko dira.

Harmaila azpian zeuden eta biltegi berriak eraikitzeko erretiratu ziren bankuak metro batzuk harago eraman dira, herritarrek estalpean jartzeko lekua izaten jarrai dezaten.

Udalak 3.484,60 euroko inbertsioa egin du lanok aurrera eramateko.