Kirol udalekutarako izen-ematea

Kirol udalekutarako izen-ematea

2022/05/23
Soraluzeko Udalak kirol udalekuak antolatu ditu "Uda Kirola" programaren barruan; LH3 eta LH6 maila bitarteko neska mutikoek eman dezakete izena, maiatzaren 31a baino lehen.

Udaleko Kirol Batzordeak kirol udalekuak antolatu ditu aurten ere, "Uda Kirola" programaren barruan.

Kirol udalekuak LH3-LH6 maila bitarteko haurrei zuzenduta daude eta bertan ondorengo ekintzak burutuko dira: Ur jarduerak, mendi irteerak, naturan jolasak, kirol jolasak...

Jardueren egutegia ondorengoa da:

  • LH3 eta LH4 mailak: Ekainaren 27tik uztailaren 1era.
  • LH5 eta LH6 mailak: Uztailaren 18tik 22ra.

Izen-ematea maiatzaren 31ra arte egin daiteke.

Informazioa eta izena emateko prozedura zein den ikusteko kontsultatu ESKUORRIA.