Eserlekuak kiroldegiko terrazan

2021/10/14
Herriko gaztetxoek udalerriko ekipamenduak hobetzeko egin dituzten proposamenei erantzunez, 5 jarleku eta iturria jarriko ditu udalak kiroldegiaren gaineko terrazan.

Urriko Udal Osoko Bilkuran beharrezko aurrekontu-kredituaren aldaketa onartu ondoren, Udalak 5 jarleku eta iturri bat jarriko ditu udal kiroldegiaren gaineko terrazan.

Udaleko Haur eta Gazteen arloko arduradun Patricia Borinagak azaldu duen bezala, "banku horiek jartzean erantzuna ematen zaio nerabe soraluzetarren aisialdiko ohiturak ezagutzeko eta udalerrian egin daitezkeen hobekuntzak baloratzeko egindako Partaidetza Prozesuan planteatutako eskarietako bati".

Kiroldegi gainean dagoen egurrezko pasabideari atxikita jarriko dira bankuak, espazio erdi estali bat sortzeko, eta hormigoizkoak izango dira, haien iraunkortasuna eta mantentzea bermatzeko.

Bankuak jartzeaz Joma Urban arduratuko da eta inbertsioa 6.356 €-koa izango da, BEZa barne.

Iturria Fogasler S.L. enpresak instalatuko du, eta inbertsioa 1.145 €-koa izango da, BEZa barne.