Kiroldegia anpliatzeko proiektua

2019/03/01
Soraluzeko Udaleko Kirolaren eta kiroldegiaren Batzordeak antolatuta, kiroldegia anpliatzeko egitasmoaren berri emateko bilera egin zen atzo; bertan proiektuaren zehaztasunak azaldu ziren.

Kiroldegiko anpliazio proiektuaren berri emateko informazio-saioa egin zuen atzo Udalak herriko antzokian; proiektuak, jakina de moduan, solairu berria gehituko dio kiroldegiari.

Gaur egun instalazioak dituen espazio-gabeziari konponbidea emate aldera abiatuko du Udalak aipatu anpliazio proiektua, kiroldegia txiki gelditu baita dituen 950 erabiltzaileei zerbitzua behar den moduan emateko. 

Anpliazioa kiroldegi gainean dagoen 450m2 terrazan egingo da, bertan kirol jarduera desberdinetarako hainbat gela eraikiko direlarik.

Ondorengoak dira egingo den eraikuntza berriak izango dituen instalazioak:

  • Gimnasio berria, ibai alderako bistak izango dituena.
  • Spining gela berria.
  • Erabilera anitzeko espazioa.
  • Komunak.
  • Takillak.

Anpliazioari eskerrak irabaziko diren kirol-espazio berriek gaur egungo hainbat gela libratuko dituzte, azken hauek kultur ekintzetarako egokituko direlarik.

Anpliazio proiektuak 568.000 euroko kostua dauka, horietatik 250.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko dituelarik.

Lanek 6 hilabeteko iraupena izango dute.