Kiroldegia handitzeko proiektua

2019/02/26
Kiroldegiko anpliazio proiektuaren berri emateko bilera antolatu du Udalak ostegun honetarako, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian; proiektuak solairu berria gehituko dio kiroldegiari.

Soraluzeko Udaleko Kirolaren eta kiroldegiaren Batzordeak bilera informatiboa antolatu du ostegun honetarako.

Bileraren helburua Udalak kiroldegia handitzeko prestatu duen proiektuaren berri ematea da, herritarrek anpliazioaren zergatiak eta zehaztasunak ezagutu ditzaten.

Jakina den moduan, kiroldegiari solairu berria gehitzea da Udalaren asmoa, gaur egun instalazioak dituen espazio gabeziari konponbidea emateko. Anpliazioak kirol nahiz kultur erabilerarako espazio berriak ahalbideratuko ditu.

Bilera informatiboa

Eguna: Otsailak 28, osteguna.

Ordua: Arratsaldeko 6:30.

Tokia: Herri Antzokia.