Kiroldegia larunbat arratsaldeetan ere zabalduko da azaroaren 5etik aurrera

2022/10/31

Soraluzeko Udaleko kirol departamentuak jakinarazi nahi du azarotik-martxora bitartean (bi hilabeteak barne) Arane kiroldegia larunbat arratsaldeetan ere zabalik izango dela ondorengo ordutegiarekin:
-16:00etatik - 19:00etara.
Beraz, azaroak 5etik aurrera, goiz eta arratsaldez kiroldegia zabalik egongo da. Azaroak 12an Salbu. Goizez bakarrik zabalik egongo da, arratsaldez itxita, Gaztañerre azoka antolatzen delako herrian.
Martxoaren 25a, larunbata, azken eguna izango da arratsaldez ere zabalik egongo dena Kiroldegia.