Kiroldegiaren udako ordutegia

Kiroldegiaren udako ordutegia

2018/07/16
Arane Udal Kiroldegiak udako ordutegia izango du uztailaren 30etik abuztuaren 31ra; kiroldegia itxita egongo da uztailaren 25etik 29ra eta abuztuaren 13tik 26ra, herriko jaiak eta oporrak direla-eta.

Soraluzeko Arane Kiroldegian ordutegia aldatu egingo da uztailaren 30etik aurrera, urtero garai honetan moduan, udako ordutegia estreinatuko baitu kirol instalazioak.

Udako ordutegia uztailaren 30ean sartuko da indarrean eta abuztuaren 31a bitartean luzatuko da; tartean, abuztuaren 13tik 26ra itxita egongo da kiroldegia, oporregatik.

Hauek dira, hortaz, uztailaren 25etik aurrera kiroldegiaren ordutegiak izango dituen aldaketak:

  • Uztailaren 25etik 29a, kiroldegia itxita (Herriko Jaiak).
  • Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra, zabalik 9etatik 13etara.
  • Abuztuaren 13tik 26ra, kiroldegia itxita (Oporrak).
  • Abuztuaren 27tik 31, zabalik 9etatik 13etara.

Kiroldegiaren urte osoko egutegi eta ordutegia ikusteko sakatu HEMEN.