Kiroldegiko abonuen kobrantza

Kiroldegiko abonuen kobrantza

2018/01/15
Urtarrilaren 22an kobratuko ditu Arane Kiroldegiak aurtengo abonamenduen kuotak; hobariak jaso nahi dituztenek ordurako aurkeztu behar dituzte dagozkien ziurtagiriak.

Arane Udal Kiroldegiak datorren astelehenean, urtarrilaren 22an, kobratuko die 2018ko abonamendua ordainketa helbideratuta duten bazkideei.

Udalak hainbat kolektibori begira araututa dituen hobariez baliatzeko aukera daukatenek egun hori baino lehen aurkeztu beharko dituzte dagozkien ziurtagiriak, gainontzean kuota orokorra kobratuko zaie.

Hauek dira dauden hobariak eta hobariok jasotzeko aurkeztu beharreko agiriak:

  • Langabetuak: Lanbidek luzatutako langabezia-ziurtagiria.
  • Ikasleak: Ikastegiak luzatutako agiria.
  • Familia ugariak: Aurreko urteko errenta-aitorpenaren agiria.
  • Gizarte-dirulaguntzen onuradunak: Lanbidek luzatutako ziurtagiria.